Traditional Geocache

Ogoño: Kantauri itsasorako jauzi handia.

A cache by izadi Send Message to Owner Message this owner
Hidden : 6/29/2008
In País Vasco, Spain
Difficulty:
3 out of 5
Terrain:
2 out of 5

Size: Size: small (small)

Join now to view geocache location details. It's free!

Watch

How Geocaching Works

Please note Use of geocaching.com services is subject to the terms and conditions in our disclaimer.

Geocache Description:

Ogoño-ko lurmuturra Matxitxakoren pare dago Urdaibaiko irteeraren eskuineko aldean. Matxitxako ez bezala, itsasoan pixkanaka sartzen den lur zati bat da, Ogoño bapatean eta ia 300 metroko jauziarekin sartzen da itsasoan.

El cabo de Ogño se encuentra a la par de el de Matxitxako en la parte derecha de la desembocadura de Urdaibai. Mientras el de Matxitxako penetra en el mar suavemente el de Ogoño cae en un salto de casi 300 metros al mar.

Ogoño lurmuturra (270 m) Elantxobe eta Ibarrangeluko Laga hondartzaren artean dago. Ikaragarrizko horma da. Duela milioika urte itsaso barnean sortutako kareharrizko masa handia, urte asko eta gero lurraren barneko mugimenduak azaleratua izugarrizko paisaia sortua.
Ikuspegi ederrak daude punta honetatik edozein lekura begiratuta. Iparraldera Kantauri itsasoa dago. Hegoaldera Atxurkulu mendia (bitan zatituta) eta Bizkaiko barnealdea. Ekialdera Elantxobe justu azpian, Ea, Lekeitio eta eguraldi argia badago Higer lurmuturreraino ikusten da, Bizkaiko eta Gipuzkoako kostalde osoa. Mendebaldera Laga hondartza, Bermeo, Mundaka, Matxitxako lurmuturra, Gastelugatxeko Doniene eta Bizkaiko mendebaldeko kostaldea, superportua eta Kantabriako kostaldea Ajo lurmuturreraino.
Hona heltzeko Ibarrangelura jo behar dugu eta hemen Elantxoberako errepidea hartu. Ibarrangelu igo eta gero (Ea – Lekeitio desbideratzea pasa eta gero) Elantxoberantz jaitsi baino lehen ezkerrera jo behar dugu Ogoño lurmuturra jartzen duen seinalea jarraituz. Etxe artean sartuta ezkerreko bidea hartu (oso estua, kontu handiz pasatu behar da kontrako ibilgailuak datoz eta) Elantxobe gainaldera heldua arte. Ur-biltegi bat eta hilerria dago hemen. Ur-biltegiaren ondoan aparkatu (N 43º 24,069’ eta W 2º 38,473’). Autoa utzita ekingo diogu Ogoñora heltzeko bideari. Bi bide igotzen dira: bata hilerriaren ondotik eta bestea honekin paralelo baina metro batzu eskuinaldera. Bigarren honetatik igoko gara. Tarte asfaltatua amaitzean ezkerrean hasten den bidetik jarraituko dugu pista zabal batekin topo egin arte. Bidegurutze honetan eskuinean (etxe bietarako sarreraren ondoan, eskuinean) hasten da bidezidor bat lurmuturreraino joango dena. Oso bide erraza da baina amaieran zati zail bat dago (50 m-ko luzera edo), arroken artean igotzeko (ez da eskalatu behar) zati bat. Tarte honetan ez galtzeko ondo begiratu zuri-hori (ibilbide laburrekoak) diren markak. Aparkalekutik 30 minututan erraz egoten da puntan (N 43º 24,764’ W 2º 38,892’).
Paisaia zoragarria da eta leku asko daude itsaslabarrean begiratoki moduan erabiltzeko. Itsasoan Izaro irla ikusten dugu eta Gaviota plataforma ere. Azpian mendebaldera Laga hondartza eta pixka bat haratago Bermeo, Mundaka eta Urdaibai. Beste aldera Elantxobe azpian eta urrunago Lekeitio zati bat eta Gipuzkoako kostaldea.
Jaistean, bidezidorraren amaieran (ia pistako bidegurutzean) karobia bat ikus dezakegu. Seinale bat dago karobira joateko. Mahai bi daude bazkaltzeko.
Inguruetan katxea topatu eta gero Elantxobe bisita dezakegu. Arrantzaleen herri txiki bat da. Onena kotxez jaistea da sartu garen errepidetik eta herriaren sarreran autoa utzi. Kaia txikia eta polita da. Herriko kaleak oso aldapatsuak dira eta kuriositate moduan autobusa bira egiteko herri erdian dagoen sistema da: plataforma mugikor bat.
Beste aukera bat, urtaro etya eguraldiaren arabera, Lagako hondartzan bainu bat hartzea da edo Urdaibaiko bira egin kotxez, Lagako errepidetik Gernikaraino eta handik Bermeoraino. Azken bat eta besteak bezain politak Ea eta Lekeitio bisitatzea da.
Ondo pasa eta ondo topatu!

Katxea tupper txiki bat da.
___________________________________________________________

El cabo de Ogoño se encuentra entre Elantxobe y la playa de Laga. Desde él se pueden disfrutar de grandes y maravillosas vistas. Hacia el N el mar Cantábrico, hacia el S el Atxurkulu (dividido en 2) y la Bizkaia profunda. Hacia el E Elantxobe, Ea, Lekeitio y la costa guipuzcoana hasta cabo Higer. Por el W la costa vizcaina con Laga, Bermeo, Mundaka y parte de la costa cantabra hasta cabo Ajo.
Para llegar tomamos la carretera a Ibarrangelua en donde después de pasar el cruce de Ea-Lekeitio tomamos una carretera a la izquierda (en el alto) que nos indica a cabo Ogoño. Seguimos por esta carretera a la izquierda (con mucho cuidado que es mnuy estrecha) hasta llegar a la parte alta de Elantxobe donde está el deposito de agua y el cementerio. Aquí tomamos el camino de subida que nos va allevar al cabo. De los dos caminos que suben paralelos cogemos el más lejano del cementerio. Una vez que se acaba el asfalto cogemos un camino que sale a la izquierda que nos lleva hasta el cruce con una pista. en este cruce sale una senda entre los árboles (a la derecha de la entrada al as casas)que nos lleva facilmente al cabo (N 43º 24,764’ W 2º 38,892’). Sólo en el tramo final se complica un poco porque hay que subir por rocas fijandonos bien en las marcas blancas y amarillas (de sendero de pequeño recorrido).
Las vistas en la punta son maravillosas.
Al bajar podemos ver un calero al final de la senda que discurre entre árboles.Hay una señal que nos indica.
Para completar el día podemos vistar Elantxobe bajando con el coche hasta la entrada del pueblo y aparcar allí. Podemos ver el puerto y sus empinadas calles y como curiosidad el punto donde da vuelta el autobus sobre una plataforma giratoria. Otro buen plan dependiendo de la época y el tiempo es un baño en la playa de Laga. Así mismo se puede dar la vuelta a Urdaibai en coche empezando por esta playa y siguiendo hacia Gernika por la carretera que lo bordea para acabar en Bermeo. Otro plan posible es visitar pueblos como Ea o Lekeitio.
¡Disfrutar y mantener la zona bien limpia y cuidada!

El caché es un pequeño tupper.

Additional Hints (Decrypt)

Cvkxn ong nheerentb wbnaqn qntb.
Rfgá ha cbpb záf nqrynagr.

Decryption Key

A|B|C|D|E|F|G|H|I|J|K|L|M
-------------------------
N|O|P|Q|R|S|T|U|V|W|X|Y|Z

(letter above equals below, and vice versa)



 

Find...

  • P1020445Ogoño lurmuturra Bermeotik. Cabo de Ogoño desde Bermeo

45 Logged Visits

Found it 41     Didn't find it 1     Write note 1     Publish Listing 1     Owner Maintenance 1     

View Logbook | View the Image Gallery of 15 images

**Warning! Spoilers may be included in the descriptions or links.

Current Time:
Last Updated: on 1/30/2017 7:51:36 AM (UTC-08:00) Pacific Time (US & Canada) (3:51 PM GMT)
Rendered From:Unknown
Coordinates are in the WGS84 datum