La Ruta del Merino es un recorrido histórico, social, y artístico por tierras de la comarca del Duranguesado diseñada por la Asociación Cultural Gerediaga para acercar la historia de nuestra comarca a jóvenes y escolares.
Merioaren Bidea da gure eskualdearen historia gazteei hurbiltzeko Cultural Gerediaga Elkarteak diseinatutako Duranguesado-ko eskualdeko lurretan eta ikasleengan zeharreko ibilbide historiko, sozial, eta artistikoa.

SAN AGUSTÍN DE ETXEBARRIA
La primera iglesia de Etxebarria fue un monasterio fundado por los condes de la Tierra de Durango, dependientes del rey de Navarra, don Munio Sanchez y doña Leguncia, en 1053. Los esqueletos de los condes se encuentran en dos sarcófagos de piedra en el interior de la capilla funeraria de Santa Marina y San Martín.
El primitivo monasterio fue sustituido por una iglesia románica a fines del siglo XII y posteriormente por el actual templo gótico construido hacia 1515.
XI. mendearen erdialdean Durangoko Lurra Nafarroako erresumako konderri bilakatu zen, Bizkaiko beste eremuetatik bereizia. Ezagutzen den lehenengo kondea Eneko Lopez izan zen.
Konderriak iraun zuen denbora-tarte laburrean Etxebarria erdigune edo hiriburu antzekoa izan zen. Etxebarria monasterioa 1053.ean sortu zuten Munio Sanchez eta Leguncia konde-kondesek. Gaur egun dakigunaren arabera, Bizkaian bailara baten sakonean eta ez mendi-magalean eraiki zuten lehenengo monasterioari eman zizkioten lurrak bat datoz zenbait mende geroago Elorrio uriak izan zituen mugekin.
XII. mendean eliza erromaniko bat eraiki zuten hasierako monasterio prerromanikoaren ordez. Hegoaldeko elizpearen eta Santa Marina eta San Martin ehorzketa-kaperaren azpian eliza erromaniko horren aztarnak agertu dira. Aipatutako kaperan, gainera, harrizko sarkofago bi daude, eta bertan dauden eskeletoak konde-kondesarenak direla uste da.
XVI. mendearen hasieran gaur egungo eliza gotiko zoragarria eraiki zuten, eta 1540 aldean egur polikromatuzko erretaula nagusia jarri zuten barruan. Ordurako, San Agustin Etxebarria landa-eremuko parrokia bat baino ez zen, izan ere, Elorrioko eliztar guztiak handik bereizi ziren eta eliza oparoagoa eraiki zuten urian.