Eraikuntza Hutsa
Egilea: Jorge Oteiza (1908-2003)
“Eraikuntza Hutsa” eskultura 2002ko urrian jarri zen Donostiako Pasealeku Berrian. Artistak 1957an egindako hamaika eskulturatako bildumako pieza baten eskala monumentaleko kopia da; bilduma hura saritua izan zen Sao Pauloko (Brazil) IV. Bienalean.
Jatorrizko eskulturaren titulua “Eraikuntza Hutsa lau unitate zapalekin negatiboa-positiboa” zen. Oteizaren ibilbide artistikoa funtsezko pieza izan da eta eskultoreari buruzko hainbat erakusketatan ikusgai egon da, bai estatu mailan, bai nazioartean.
Pasealeku Berriko obra altzairuzko bi piezaz osatuta dago, 12,5 eta 10,5 tonakoak, hurrenez hurren. Oinarrian zurez estalitako hormigoizko plataforma du. Jorge Oteizak berak aukeratu zuen eskulturarentzako tokia, hórrela, Eraikuntza Hutsa Donostiak itsasoari zabaltzen dion ate bilakatu zuen.
Oteizaren eskulturak bat egiten du begiz Eduardo Chillidaren “Haizearen Orrazearekin”, Kontxako badiaren veste muturrean baitago. Modu horretan, betiko batzen dira bi artista gipuzkoar handiak.
Iturria: bertan dagoen argibide taula.
Katxea
Katxea monumentuaren inguruan dago. Kutxa txiki bat da logbooka barruan duela. Ez dago idaztekorik, beraz, ez ahaztu boligrafoa eramatea!
Zorte on!
*******************************
Construcción Vacía
Autor: Jorge Oteiza (1908-2003)
La escultura “Construcción Vacía” fue instalada en el Paseo Nuevo de Donostia en octubre de 2002. Se trata de una reproducción, a escala monumental, de una pieza perteneciente a la serie de once esculturas realizadas por el artista en 1957, premiada en la IV Bienal de Sao Paulo (Brasil).
La escultura original, titulada “Construcción vacía con cuatro unidades planas positivo-negativo”, es una pieza fundamental en la trayectoria artística de Oteiza, mostrada en numerosas exposiciones sobre el escultor a nivel nacional e internacional.
La obra situada en el Paseo Nuevo consta de dos piezas de acero de 12,5 y 10,5 toneladas, respectivamente, que reposan sobre una plataforma de hormigón recubierta de madera. El propio Jorge Oteiza eligió esta ubicación, convirtiendo su “Construcción Vacía” en una puerta que Donostia abre al mar.
La pieza conecta visualmente con el “Peine del Viento”, de Eduardo Chillida, situado en el otro extremo de la bahía de La Concha, hermanando de esta manera para siempre a estos dos geniales artistas gipuzkoanos.
Fuente: panel informativo junto al monumento.
El caché
El contenedor se encuentra en las inmediaciones del monumento, en un lugar con unas vistas privilegiadas. Se trata de un micro contenedor con el logbook. No hay bolígrafo, así que no olvidéis llevar uno.
Suerte!!